XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekuazio honen esangura, ondoko legea dugu:

II) Izpi erasotzailea, errefraktatua eta eraso-puntuko normala plano berean daude, eraso-planoa deritzon planoan hain zuzen.

Biderka dezagun bektorialki (28-15) ekuazioa, bertsoreaz:

edota

Honen modulua hartuz, eta hauxe da, hain zuzen ere, Snell-en errefrakzioaren legea:

III) Inguruneen errefrakzio-indizeen eta isladapenaren eta errefrakzioaren angeluen arteko erlazioa, (28-18) adierazpenekoa da.

(27-18) ekuazioaren kasu berezi bat, isladapen hutsa izango litzateke.

Isladapenean, eta berdinak dira.

Ondorioz, hauxe lortuko dugu:

IV) Isladapenaren legea: Isladapenean isladapenaren eta errefrakzioaren angeluak berdinak dira, hots,

Atal honi dagokion azalpenarekin nolabait bukatzeko, esan dezagun, ibilbidea erreala bada, ibilbidea ere erreala dela erraz froga daitekeela.

Honek ondokoa esan nahi du:

V) Argi-izpien ibilbideak ingurune desberdinetan zehar itzulgarriak dira.